XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dokumentua

Euskadi, aurrerapen eta askatasun bidetik

1.- SARRERA

1.1.- VII Kongresu konfederalak, ELAren presentzia eta eragina euskal gizartean indartu eta nabarmenago uzteko gure borondatea azpimarratu zuen.

Borondate hori praktikan jartzeak hainbat konpromezu dakarzkio ELAri:

Euskadiko autogobernuaren defentsan eta garapenaren alde burrukatzeko konpromezua.

Lan-munduak gehiengoa osatzen duen errealitatearekin ados datorren gizarte-dimentsioa nazio-eraikuntzaren proiektuari erantsi eta sindikalismo abertzalea ezartzearen alde lan egiteko konpromezua.

Lan eta bizitz baldintzetan eragina izan dezaketen instantzia guztietan langileen abotsa eta borondatea balioeragiteko konpromezua.

1.2.- Gure VII Kongresua ospatu genuenetik hona igaro diren bi urteetan garrantzi handiko gertaerak jazo dira hala Europako eremuan nola euskal esparruan.

Denboraldi honetan, geure barne errealitatea bera ere ez da mantendu egonkor.

Batzorde Nazionalak, bada, uste izan du gure papera definitzen duten helburuei eta, euskal sindikatu garenez, gure zentzuari buruzko gogoetan sakontzeko une egokia dela.

Gogoeta hau eransten zaion dokumentua, ELA osatzen duten erakunde-multzoari zuzenduta dago batez ere, euretan ere bakoitzari dagokion gogoeta eta debatea sustatzeko asmoaz.